lunes, 4 de enero de 2016

Argazkigintza Lehen Hezkun tzan 2 ( Lehen Zikloa )

2016ko urtarrilak 4

Lehenengo zikloan proposatu behar duguna zera da: ikasleei eskura eta gustoko dituzten argazkiak atera behar dituzte. Geroago, errekreoan emozioak kapturatzeko eskatuko diegu. Horrela emozioak ere azalduko dizkiegu. Ezinbestekoa da, horrelako ariketak errekreo orduan egitea, izan ere, hainbat eta hainbat emozio ezberdin ager daitezke bertan: Jolasean ari diren umeen irribarretik, atxilotuta dagoen beste ume baten haserre eta amorrura.
Laster ulertuko dute alde batetik asko hurbildu behar direla eszena horretara argazkia ondo ateratzeko bestela beste batzuekin nahastuko dela eta bestetik zuhurtziaz jokatzea ezinbestekoa dela haiek nahi dituzten argazkiak ateratzeko. Izan ere, urte hauetan ikasleek animaliak eta beste ikasle batzuk ``argazkitzen´´ dituzte eta kamara haien aurrean jartzen dutenean beste jarrera batzuk hartu edota alde egiten dute. Honek frustrazioa ekar dezake argazkilariari baina azaldu behar zaie zein akats betetzen duten eta hori konpontzeko beste metodo batzuk. 

Resultado de imagen de niño con camara de fotos

No hay comentarios:

Publicar un comentario