2015eko urriaren 24a
Aste honetan berriz, Gipuzkoako eskualdetik ibili naiz. Egia esatekotan, lurralde hau oso aberatsa da naturari erreparatuta. Bere prezipitazioak eta erliebe gorabeheratsua direla eta, lurralde honen paisaiak izugarrizkoak dira. Hainbat eta hainbat, argazkietatik zenbait jarriko dizkizuet bertan.
GOZATU!
Argazkiekin hasiera emateko, Zumaiako Flysch-a dakarkizuet arrastiko azken orduetan. Flyscha arroka sedimentario sekuentzia bat da, ozeano sakoneko orogenian garatu dena. Geruza gogorrak (kareharria, arbela edo hareharria) eta bigunak (margak eta buztinak) tartekatzen dira eta tolesdura geologikoak direla-eta geruzok bertikalak edo zeiharrak dira. Egoera ez-horizontal honek higadura errazten du, geruza ugari agerian utziz. Higadura itsasoak egiten badu marearteko zabalgunea era daiteke. Benetan interesgarria!
Gipuzkoako beste interesgune garrantzitsu bat, Zarautz-ko udalerria dugu. Euskadiko hondartzarik zabalena duen herria da. Bertan Surf txapelketa ugari ikus ditzakegu urtean zehar. Udan laukoiztu egiten dira herri honetako biztanleak, beste udaletako pertsonek uda pasatzera etortzen baitira. Bainutxo bat hartzera gonbidatzen zaituet hondartza polit honetan!
Udalerri koloretsu hau, Hondarribi dugu. Frantziako mugan kokatzen da. Bazkal eta poteorako hainbat taberna daude, non oso ondo elikatzen zaituzte. Gaur egun, 17.000 biztanlez osatua dago eta bertan Bidasoa ibaia itsasoratzen da Kantauri Itsasoan. jaizkibel mendia 545 metro ditu. Ez da oso altua baina bere bereizgarririk nagusiena, itsasoa ondoan duela da. Bisita ezazue!
Barrualdera jotzen badugu, Azpeiti aurki dezakegu. Herri honetako detailerik aipagarriena Loiolako eliza da. Asteburu guztietan, hainbat eta hainbat pertsonek bisitatzen dute herri hau ezaugarri honengatik. Bere alboko herrian, Azkoitin "Burdinbidearen Euskal Museoa" aurki dezakegu. Honek ere, biztaleria erakartzen du. Museo honetan, lurrun trena dute. XIX. MENDEKO TRENA!
Donostia. Gipuzkoako hiriburua. 3 hondartza ditu (Zurriola, Ondarreta eta, ezagunena, "La Concha"). 400.000 biztanle ditu. Turismoa hiriaren euskarri ekonomiko nagusietakoa izan da XIX. mendeaz geroztik, Kontxako badiaren edertasuna dela kausa. Gaur egun, mundu osoan du sona handia Donostiako gastronomiak, goi mailako sukaldaritza egiten duten sukaldari eta jatetxe entzutetsuei esker.
No hay comentarios:
Publicar un comentario