lunes, 4 de enero de 2016

Bigarrena!

2015eko urriaren 23a

Aste honetan blog-a zabaldu dugu, nik aukeratu dudan gaia argazkigintza eta kultura dira.

Blog berri hau estreinatzeko, lehenik eta behin nire inguruko bazterrak posteatuko ditut. Aste honetan, Bizkaiko golkoko ( Kantauri Itsasoa ) lurrak aztertuko ditut. Ni, Durangoko herrian bizi naiz, Bizkaian. Euskadin sartua dago Bizakaia, beraz Espainiako penintsulan kokatua dago. Penintsularen iparraldean kokatzen da eta Frantziarekin topo egiten du kantauriko golkoan. Eskualde hauetako tokiak ederrak ditugu, bai naturalki bai gizakiaren eraginagaitik sortutako hainbat eraikin ezberdin. Hona hemen batzuk:




Hasierako argazki hau Bilboko Guggenheim argazkia da. Ibaizabal ibaiaren albo baten kokatua. Arte moderno eta garaikideko museoa da. Holako bi daude soilik munduan: bata New Yorken kokatua eta bestea, Bilbon.



Resultado de imagen de San juan de gaztelugatxe
Beste hau, kostaldean kokatzen da, Bermeoko udalerrian hain zuzen ere. Toki zoragarria benetan. Itsasoan barrena dagoen muino batean eliza zahar bat dago kokatua. Eta penintsulatik abiatzen den bide txiki batetik muino sarbide aurki dezakegu. 231 eskailera igo behar dira baselizera heltzeko.
PENA MEREZI DU!



Resultado de imagen de gorbeiaGorbeiako mendia dugu hurrengoko hau. Mendi hau Araba eta Bizkaiaren artean kokatzen da. Zeanuri, Orozko, Ubidea, Zuia eta Zigoitia udalerrien artean banatuta dago. Gailurra itsas mailatik 1.482 metroko altuera du. Goian, 17 metroko gurutze ezaguna dauka, 1907an ezarria.




Resultado de imagen de elantxobeAzkenik, Elantxobeko herria ekartzen dizuet. Bizkaiko kostaldean dagoen udalerria da, Busturialdea eskualdekoa. Erliebe malkartsuko herria da eta edertasun handikoa, turista askok bisitatzen dute urtero. Ogoño mendiaren ekialdeko magalean dago kokaturik, 150 metroko altueratik itsas mailarainoko jauzia du, eta behealdean arrantza portua dauka.




No hay comentarios:

Publicar un comentario